Kaixo lagunok!!!
Ikasturte honetan gehiago kostatu bazaigu ere, hementxe gaude berriro!!
Ikasturteari hasiera emateko LH3. mailako ikasleek bertso bat ekarri digute. Negua joan zaigu eta denok “gaixorik” egon omen gara beraz…GAIXORIK NAGO!
Kaixo lagunok!!!
Ikasturte honetan gehiago kostatu bazaigu ere, hementxe gaude berriro!!
Ikasturteari hasiera emateko LH3. mailako ikasleek bertso bat ekarri digute. Negua joan zaigu eta denok “gaixorik” egon omen gara beraz…GAIXORIK NAGO!
Kaixo, lagun maiteok!!!
Gaur 3. mailako ikasleek kopla txiki batzuk dakartzate. Zeren inguruan? Negua eta bere alde ona!!!! Zein??
Ea asmatzen duzue!!!!
Kaixo, denoi!!!!
3. mailako ikasleak gara eta gu ere gelan bertsotan aritzen gara. Udaberria iritsi denez eta askotan maiteminduen garaia dela esaten dutenez…. guk bertso saio bat prestatu dugu maitemindu batek bere bihotzekoari dedikatua.
Kaixo, Lagunok!
Ikastolan Adinekoen kanpaina egin dugu eta bertan aiton-amonei kopla batzuk egin dizkiegu. Ea zer iruditzen zaizkizue.
Gure aiton-amonak
zaharrak itxuratik
baina bihotz oneko
dira betidanik
Ane eta Maria
Gure aiton-amonak
oso alai daude
zeren ta igandetan
bere etxean gaude
Ane eta Ander O.
Adineko batzuek
bakarrik badaude
ni joango naiz horrera
ta izango naiz kide
Iratxe eta Karlos
Aste honetan Aitorrek lan berriak utzi dizkigu. 6. mailan bertso papera egin behar dute. Batzuk kezkatuta daude eta horrela komentatu digute. Dena den guk zuengan konfidantza osoa jarrita daukagu eta lanak irakurtzeko irrikitaz gaude. Beraz, animo eta ekin lanari!!!!
5. mailan, berriz, koplekin hasi gara. Berehala hemen kopla txiki ederrak entzuteko aukera izango dugu. Zuentzako ere gure animo guztia.
Urte bat zaharragoak
garelako aurten
ari gera maila bat
aurrerago joaten
nola kide guztiek
gogoa daukaten
ea asmatzen dugun
geu kide izaten
saia gaitezen geure
onena ematen.
Kaixo, lagunok!!!
Bai, iritsi da eguna! Bihar gure geletan Aitorren bisita izango dugu eta hasiera emango diogu bertsoari gure geletan
Hasiera honetan zuekin konpartitu nahi ditugu Bertsolari txapelketa nagusiko finalean Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok kartzelan sua-ri buruz botatako bertso ederrak.
Goza itzazue!!! Eta ez ahaztu zuen komentarioen zai geratzen garela.
<