MB Bertso Bloga

Urtarrila 7, 2010

AITOR MENDILUZERI

Filed under: General — EDURNE @ 4:31 pm
Tags: , , ,

Eta gaur Maddik Txapelketa finalean primeran pasa ondoren bertso bat idatzi digu Aitorrentzako. Ikusita bertsoa, gustora geratu zela esan dezakegu.

FINALA

Aitor egon nintzan han

finalean BEC-en

zure bertsoei esker

gozatu genuen.

goiz nahiz arratsaldean

giroa egon zen

Besarkada handi bat zuri

“gure zazpigarren”

Maddi Manterola

Doinua: Aitorren hizkuntz zaharra

Abendua 13, 2009

ZORIONAK, MAIALEN !!!

Filed under: General — EDURNE @ 8:41 pm
Tags: , ,

Handia, hunkigarria, zirraragarria, ederra … bizi izan diren momentuak ahaztezinak izango dira. Guztioi mila esker!!

Maialen Lujanbio izan da 2009ko Bertsolari Txapleketa Nagusiko irabazlea. Buruz burukoan, bera eta Amets Arzallus aritu dira, bi onenak, baina Maialen gailendu zaio. Lehen besarkada Arzallusek eman dio, baina bigarrena, nola ez, Andoni Egañak, pozik hau ere oholtzan galdu duelako txapela.

Amets Arzallus ere bikain aritu da.  Goizean, gogoratzekoak izan dira kartzelako gaian eman dituenak. Bere azken artikulua idatzi behar duen kazetaria.

Aitor Mendiluzeren lana ere aipatu nahi dugu. Oso gustokoa izan dugu Maialenekin goizeko ofizioa, aita hil zorian egonda, baserriko atariko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela esan die.

Sailkapenean horrela geratu da:

  1. Maialen Lujanbio
  2. Amets Arzallus
  3. Jon Maia
  4. Andoni Egaña
  5. Unai Iturriaga
  6. Sustrai Colina
  7. Aitor Mendiluze
  8. Aitor Sarriegi

Azaroa 29, 2009

FINALA BADATOR!!!!!!!

Filed under: General — EDURNE @ 9:46 pm
Tags: ,

Iritsi da eguna! Badakigu datorren abenduaren 13an zein bertsolariak  izango diren BEC-en, oholtza gainean.

Hemendik guztioi zorionak eta eskertu eskeinitako saioak.

Bertsolaria

Puntuak (1.itzulia) Puntuak (2. itzulia) Guztira
1- Maialen Lujanbio 708,5  puntu 703 puntu       1411,5 puntu
2- Amets Arzallus 704 puntu 685,75 puntu 1389,75 puntu
3- Aitor Mendiluze 680 puntu 669,75 puntu 1349,75 puntu
4- Jon Maia 679 puntu 661,5 puntu 1340,5 puntu
5- Unai Iturriaga 626 puntu 692,25 puntu 1218,25 puntu
6- Aitor Sarriegi 651 puntu 651,75 puntu 1302,75 puntu
7- Sustrai Colina 646 puntu 655 puntu 1301 puntu
8 – Uxue Alberdi 637,5 puntu 649,75 puntu 1287,25puntu
9-  Miren Amuriza 655,5 puntu 631,25 puntu 1286,75 puntu
10- Iñaki Zelaia 643,5 puntu 639,25 puntu 1282,75 puntu
11- Julio Soto 652,5 puntu 628,5 puntu 1281 puntu
12- Beñat Gaztelumendi 644,5 puntu 634,25 puntu 1278,75 puntu
13- Igor Elortza 629 puntu 641 puntu 1270 puntu
14- Arkaitz Estiballes 630,5 puntu 627,5 puntu 1258 puntu
15- Onintza Enbeita 631,5 puntu 620,75 puntu 1252,25 puntu
16- Jone Uria 634 puntu 613,25 puntu 1247,25 puntu
17- Iñaki Gurrutxaga 626 puntu 608 puntu 1234 puntu
18- Jon Martin 619 puntu 606,5 puntu 1225,5 puntu

Azaroa 15, 2009

TXAPELKETA NAGUSIA – 2. itzulia osatuta!!!!

Filed under: General — EDURNE @ 7:23 pm
Tags: ,

Lehenik eta behin hemendik 2. itzulira pasa diren bertsolariak zoriondu nahi ditugu. Eta nola ez, pasa ez direnei esan, beraien bertsoekin disfrutatu dugula.

Gernika, Iruña eta Donostia prest daude bertsoz gozatzeko. Animo guztiei!!!

Eta noski, gure bihotzean faboritoa badaukagu, beraz…. AUPA , AITOR!!!!

Saio hauetako bideo batzuk uzten dizkizuegu gu bezala disfrutatzeko.

Bergara:  Zortziko Handia ;   Zortziko txikiaKartzela

Gasteiz : Puntu erantzunak ;    Sei puntukoa ;   Bukaerako agurrak

finalaurrekoak1-1

Urria 29, 2009

TXAPELKETA NAGUSIA – FINALAURREKOAK

Filed under: General — EDURNE @ 8:17 pm
Tags:

Final laurdenak pasa ditugu eta jadanik baditugu finalaurreko 1.itzulian arituko diren bertsolarien izenak.  Hemendik “gure bertsolaria” animatu nahi dugu.

ANIMO, AITOR! ZUREKIN GAUDE!!!!!

Arreta handiz jarraituko ditugu saio guztiak.

FINALAURREKOAK

Urria 18, 2009

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2009

Filed under: General — EDURNE @ 7:31 pm
Tags:

Hasi da TXAPELKETA NAGUSIA!!!!!!

Final Laurdenak abian jadanik …. sailkapenak eta puntuazioak ematen saiatuko gara.

FINAL LAURDENAK

Theme: Rubric. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.