Handia, hunkigarria, zirraragarria, ederra … bizi izan diren momentuak ahaztezinak izango dira. Guztioi mila esker!!
Maialen Lujanbio izan da 2009ko Bertsolari Txapleketa Nagusiko irabazlea. Buruz burukoan, bera eta Amets Arzallus aritu dira, bi onenak, baina Maialen gailendu zaio. Lehen besarkada Arzallusek eman dio, baina bigarrena, nola ez, Andoni Egañak, pozik hau ere oholtzan galdu duelako txapela.
Amets Arzallus ere bikain aritu da. Goizean, gogoratzekoak izan dira kartzelako gaian eman dituenak. Bere azken artikulua idatzi behar duen kazetaria.
Aitor Mendiluzeren lana ere aipatu nahi dugu. Oso gustokoa izan dugu Maialenekin goizeko ofizioa, aita hil zorian egonda, baserriko atariko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela esan die.
Sailkapenean horrela geratu da:
- Maialen Lujanbio
- Amets Arzallus
- Jon Maia
- Andoni Egaña
- Unai Iturriaga
- Sustrai Colina
- Aitor Mendiluze
- Aitor Sarriegi


