MB Bertso Bloga

Abendua 9, 2008

SANTO TOMAS EGUNERAKO KOPLAK

Filed under: General — EDURNE @ 6:35 pm
Tags: , , , ,

Donostian Santo Tomas eguna ospatzeko irrikitan gaudenez kopla batzuk idatzi ditugu. Ea gustokoak dituzuen!

SANTO TOMAS

Santo tomas egunan

txistorra jaten da

Taloa, edaria

badago aukera.

Txistorra  gorria da

ta oso goxoa

Taloa horia da

jango dut osoa.

Maria eta Ander


Santo Tomas egunan,

jango det txistorra,

ta txistorra horrekin

hartuko altxorra.

Altxorra hartu ta gero

jan  behar taloak.

Taloa jan ta gero

hartuko nau loak.

Maddalen eta Aitor.


Santo tomas egunan

jaten da txistorra.

Bokata  bat eginda

hori da altxorra.

Txerriak hiltzen dira

txistorra egiteko.

Azkar-azkar gabiltza

Taloan jateko.

Amaia – Joseba


Santo tomas eguna

da oso atsegina.

Eskuak eman eta

irtengo bagina

Santo Tomas eguna

da oso polita.

Txistorra jaten degu,

Txistorra ta festa.

Maddi – Martin


Santo Tomas egunan,

jango det txistorra,

ta txistorra horrekin

botako puskarra.

Puskar bota ta gero

jan behar taloak

Ta gero izkin batean

hartuko nau loak.

Miriam – Iker


Santo Tomas eguna

bai dela polita.

Taloa jaten dugu

ta txistorra baita.

Txerri handiak dira

bokata ere bai.

Denak jango ditugu

denak lasai-lasai.

Aiora – Andoni R.


Guztientzat txerria

baita ere ogia.

Denoi gustatzen zaigu

ez al da egia.

Ainhoa – Andoni C.


Azaroa 25, 2008

MB Bertsotan

Filed under: General — EDURNE @ 1:51 pm
Tags: , , , , ,

Aurten 5. mailako ikasleok proiektu berri batean murgildu egin gara. Bertsotan hasi gara!   Aitor Mendiluze bertsolariaren laguntza daukagu bertsolaritzari buruz asko ikasi eta gure bertsoak ere egiteko. Bertsolariak izateko bidean gaudela esan digu! Eta honek guri ilusio handia eman digu. Beraz, lan gogorra egiteko prest gaude eta astero-astero hor gaude jo ta ke bertsotan.

Gure lanak konpartitu nahian leku hau sortu dugu. Zuen gustukoa izatea espero dugu.

5. maila eta Aitor


Theme: Rubric. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.