MB Bertso Bloga

Urtarrila 7, 2010

AITOR MENDILUZERI

Filed under: General — EDURNE @ 4:31 pm
Tags: , , ,

Eta gaur Maddik Txapelketa finalean primeran pasa ondoren bertso bat idatzi digu Aitorrentzako. Ikusita bertsoa, gustora geratu zela esan dezakegu.

FINALA

Aitor egon nintzan han

finalean BEC-en

zure bertsoei esker

gozatu genuen.

goiz nahiz arratsaldean

giroa egon zen

Besarkada handi bat zuri

“gure zazpigarren”

Maddi Manterola

Doinua: Aitorren hizkuntz zaharra

Urtarrila 2, 2010

DONOSTIA 2010!!!

Filed under: General — EDURNE @ 4:07 pm
Tags: , , , ,

Asko aipatzen ari da “Donostia 2016″ Amaiak eta Aitorrek, ongi ezagutzen dutela gure hiria, bueltatxo bat emateko proposamena egin digute. Ba al zatoz?

Turistak etortzen dira hona
Donostia ezagutzera
gu gida batzuk baldinbagara
udan joan behar lanera
udan etxean ez zaitez egon
atera zaitezez kalera
Donostiaz asko gozatzeko
badago mila aukera

Miramango plazaren erdian
hitz egin behar bertsotan
Kutxa espazio da gure gaia
hori dago ikustekotan
hor barruan egoten dira ba
zientzialariak askotan
Kutxa espazio ezagutzeko
etor zaitezte bisitan


Akuariuma hortxe bait dugu
itsasoaren ertzean
arrain txikiak ta marrazoak
daude guztien artean
arrain bitxiak ere badaude
beste guztien ondoan
bale handi bat egongo balitz
hori egongo zen primeran

Amaia Olazabal eta Aitor Arzak

Doinua: Axuri beltza

Abendua 4, 2009

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Filed under: General — EDURNE @ 2:14 pm
Tags: , , ,

Abenduak 3,  egun esanguratsua euskaldunontzako. “Euskararen eguna” ospatu nahi izan dugu ikastolan. GUre aldetik ere zerbait egin nahi genuen eta bertso saioa prestatu dugu. Oso ondo pasa dugu eta denak bertsotan bukatu dugu.

Urria 12, 2009

KURTSO BERRIA !!!!

Filed under: General — EDURNE @ 9:52 pm
Tags: , , ,

Kaixo polittek!!!!!!

Berriro ikastolan eta berriro BERTSOTAN!!!!!

Aurten bi talde arituko gara bertsotan eta beti bezala hemen kontatuko dizuegu egindakoa eta gure bertsoak zuekin ere konpartituko ditugu.

bertsotan taldea2009lh5

Beste ikasturte bat
bagoaz hastera
bertsoen eta hitzen
bidez jolastera
zer nolako jolasa
irtengo ote da?
Bertsoblogaren bidez
baduzu aukera
eta egizu jolas
gurekin batera.

Aitor Mendiluze

Theme: Rubric. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.