MB Bertso Bloga

Ekaina 3, 2010

BERTSO JAIALDIAREN EGUNA !!!!!!

Filed under: General — EDURNE @ 8:41 am
Tags: , , , ,

Iritsi da eguna. Oso urduri gaude eta ari gara azken entsaioak egiten arratsaldekoa ederki atera dadin.

5. mailakoek abestuko dizkiguten beste kopla batzuk aurkezten dizkizuegu, ea gustokoak dituzuen!!!

Euskal Herrian daude

mendi eta hondartzak

a zer natura dugun

zabaldu bihotzak.         ( Iñigo Martiarena)

Natura zaindu behar da

guztion artean

poz-pozik ibiltzeko

mendien gainean.         (Koldo Dominguez)

Ai Zapotxin

ez dago zer egin

Euskal Herria

nork ez du atsegin.


Hondartzetan badugu

olatu ugari

eta gu hor gabiltza

jo ta ke igeri.                (Carol Casquero)

Hondartza asko dugu

gure inguruan

politagoriok ez da

egongo munduan.        (Nuria Vazquez)

Ai Zapotxin

ez dago zer egin

Euskal Herria

nork ez du atsegin.

Euskal Dantza zaleak

amorratuenak

horixe garela gu

dantzari onenak.              ( Olaia Villa)

Euskadikoak gara

dantzari trebeak

agurra dantzatzean

dauzkagu loreak.             (Ane Acha)


Ekaina 1, 2010

BERTSOLARITZA JAIALDIA

Filed under: General — EDURNE @ 9:24 pm
Tags: , , ,

Iritsi da astea!!!!!

Aste honetan Antzoki Zaharrean gure Jaialdia ospatuko dugu. Aurten bi talde joango gara eta bi lan mota desberdin eramango ditugu.

Alde batetik 5. mailako ikasleek Euskal Herriari buruzko oso kopla ederrak prestatu dituzte, eta bestetik 6. mailan abesti batzuk moldatu ditugu, horien artean aurtengo “top 10″ Errealaren himnoa….”aupa Erreala!!!

Hasiko gara  koplekin. Hemen dituzue Lucia eta Leire Garridok prestaturiko koplak. Mila esker bikote!!!!

Euskal Herrian euskara
hitzegin behar dugu
gure hizkuntza delako
bai gustatzen zaigu.
( Lucia Aizpiri )
Euskara ez da galduko
ondo zaintzen bada
eta gu ondo zaintzen
saiatuko gara.
( Leire Garrido )
Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Euskal Herria
nork ez du atsegin

Theme: Rubric. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.