MB Bertso Bloga

Abendua 9, 2008

ZORTZIKO TXIKIAN aritu gara!

Filed under: General — EDURNE @ 6:45 pm
Tags: , , , ,

Hasi gara bertsoak egiten. Gaur hasi gara zortziko txikiarekin. Aitorrek doinu desberdinak erakutsi dizkigu. Baina guk asko eta asko ezagunak genituen. Hemen uzten dizuegu gaur BIZITZAri eta denon artean sortu dugun bertsoa.

Batzutan izaten da

bizitza bortitza.

Jainkoak jartzen digu

halako baldintza.

Halere ia beti

ederki gabiltza.

Polita ta ederra

da gure bizitza.

            Doinua: Astoa ikusi nuen


Azaroa 27, 2008

KOPLAK asmatu ditugu !!!!!

Filed under: General — EDURNE @ 11:35 am
Tags: , , ,

NEURE BURUA

Ispiluan ikusten dut

pertsona polita.

A ze pozik nagoen

hori ikusita.

Martin – Joseba – Maddi – Amaia



Nire izena da Satur

ta bizi naiz marten

Bi begi berde ditut

ze disdira duten.

Maria, Ander,Xabier eta Elber



Neure buru handia

garuna txikia.

Baita ere azkarra

bait naiz gizakia.

Andoni .C ,Ainhoa ,Aiora eta Andoni .R


Begi marroiak ditut

aurpegi txuria,

sudur ertaina daukat

ta ipurdi txikia.

Maddalen, Aitor, Miriam eta Iker



Theme: Rubric. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.