Atzo oso urduri geunden 3. mailan. Bisita bat jaso behar genuen eta ilusioz zai geunden.
Aurten gurasoen aurrean gure lehenengo bertso saioa egin dugu eta prest gaude gure bertsoak egiteko. Bertsolaritzaren mundua gehiago ezagutzeko 5. eta 6. mailakoekin lanean ari den Aitor Mendiluze gure gelara etorri da.
Oso gustora egon gara eta gauza interesgarriak kontatu dizkigu. Hara! Ba al dakizue zer esan digu? Ba… lotsa ez dela esistitzen!! Beldurrei buruz egon gara hitzegiten, batzuetan bertsoa bota baino lehenago urduri xamar ere jartzen dela eta garrantzitsuena….. txikitan hasi zela bertsoak egiten, gure adinarekin!!!! Beraz saiatzen bagara gu ere bertsolariak izan gaitezke!
Ondoren bertsoak abesten hasi gara, bai gu, eta baita bera ere. Horien artean Txapelketan agurrerako egindako bertsoa gogoratu dugu:
Zorionak Maialen
bertsoaren dama
txapelak irabazi du zure karma
gaur frogatu da hitza dela gure arma
beste ezer baino indar gehiago daukana
ta gu tanta bana
itsasoan barna
bakoitza doana
zuek eramana
zor dizugu olatu egin izana
Agur esateko garaian, kurtsoa bukatu baino lehenago berriro etorriko delakoan argazki polit batzuk atera ditugu. 



