MB Bertso Bloga

BERTSO DOINUAK

Doinu hauek landu ditugu:


Hargin andaluza

Hargin-andaluza-xabier-lete

Haizeak bidali du

 handikan honuntza,
 geroztik hemen dabil
 gure andaluza,
 hargin ona zala eta...
 zakurraren putza!
 Bera eroriko duk

ez akiok bultza!

AMA BEGIRA ZAZU

mirar-ventana-peke

Ama begira zazu
leihotik plazara
ni bezalakorikan

plazan ba ote da?
Plaza ikus nezake
gaztetxoz beterik,
baina ez dago zure

moduko besterik!
Dantzan dabiltza gogoz

plazan neskatilak
eta haiei begira
txokoan mutilak.

Punta, orpoa, punta,
aurrera, atzera.
Orain alde batera,
ondoren bestera.
Zerua ilundu da,
euria ari du:
Eguraldiak festa

izorratu digu!
Agur, erromeria
bukatu da jada,
hurrengo igandean
itzuliko gara

—————————————————————————————————-

IKUSI NUENEAN

Ikusi nuenean
zure ile latza
iruditu zitzaidan
sorginen erratza


ikusi nuenean
nik zure sudurra
iruditu zitzaidan
lukainka muturra


Ikusi nuenean
zure belarria
iruditu zitzaidan
azaren orria


Ikusi nuenean
nik zure kokotza
iruditu zitzaidan
gaztaina morkotsa


Ikusi nuenean
nik zure besoa
iruditu zitzaidan
Irati basoa


Ikusi nuenean
nik zure begia
iruditu zitzaidan
gerezi handia

—————————————————————————————————-

ASTOA IKUSI NUEN

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin,

buruan txapela ta gabardinarekin,

ile luzea eta bibotearekin

hizketan egon nintzen atzo berarekin.


Astoak esan zidan triste zegoela,

oso zatarra zela bere ikastola,

berak gure gelara etorri nahi zuela,

gure artean ondo konponduko zela.


Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,

arkatza eta bloka dendan erosteko,

astoa izan arren, trankil egoteko,

asko ikasi eta txintxo portatzeko.


Astoa etorri zen hurrengo goizean,

jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean.

Maisuak esan zion: eseri lurrean,

astotxo, ez baitzera kabitzen mahaiean.


Hondartzako eguna iritsi zenean

astoa portero ta denak futbolean.

Baloi batek jo zuen astoa buruan,

lurrera erori zen hiltzeko zorian.


Azkar deitu zioten sendagileari,

baita Donostiako anbulantziari.

Orain klinikan dagon asto gaixoari

esan nahi nioke: «Lehen bait lehen etorri».

No Comments Yet »

Ez dago iruzkinik oraindik.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Utzi zure iruzkina

Blog at WordPress.com.