Urte bat zaharragoak
garelako aurten
ari gera maila bat
aurrerago joaten
nola kide guztiek
gogoa daukaten
ea asmatzen dugun
geu kide izaten
saia gaitezen geure
onena ematen.
Urria 6, 2011
Ikasturte haserako bertsoa
Urria 5, 2011
IRITSI DA EGUNA!!!!
Kaixo, lagunok!!!
Bai, iritsi da eguna! Bihar gure geletan Aitorren bisita izango dugu eta hasiera emango diogu bertsoari gure geletan
Hasiera honetan zuekin konpartitu nahi ditugu Bertsolari txapelketa nagusiko finalean Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok kartzelan sua-ri buruz botatako bertso ederrak.
Goza itzazue!!! Eta ez ahaztu zuen komentarioen zai geratzen garela.
<