Agate Deuna pasa dugu eta Inauteriak gainean ditugu. EuskalHerrian eskean herran zehar ateratzeko ohitura handia izan dugu beti. Guk gelatik ohiturei jarraitu nahian eskean ere hasiko gara. Eskatzeko zerrenda luzea genuen baina gauza bakarrera mugatu behar.
Zer eskatzen arituko garen? Ba…. Euskara Astea prestatzen ari garela …. EUSKARAZ HITZEGITEA!!!!!!
Hiru puntuko koplak prestatu ditugu. Ea gustokoak dituzuen eta eskatutako egiten duzuen.
ANIMATU ETA EUSKARAZ!!!!
euskaraz hitz egin beraz
mesedez eskatzen dizuegu
Zuzendaria akabo
trukatu beharra dago
nahi dugu EUSKARA gehiago ta
ikastola gutxiago.
Ume txikiak zarete
EUSKARAZ mintzatu arte
zuek aukera badaukazue
beti patioan zaudete
Gu beti EUSKARAZ egiten
zuek beti erdaraz mintzatzen
gaur ikastolako klaseetan
Neka zaudete mintzatzez
beti berdina eginez
DBH-ko guztiei esan
EUSKARA dela mintzatzen
gu gaude beti laguntzen
EUSKARA galtzen bai ari dela
erakutsi erabiltzen
Ikasle txiki maiteak
zuek bai zarete politak
horregatik EUSKARAZ hitz egin
izango zarete onenak


