MB Bertso Bloga

otsaila 25, 2010

BERTSOMETA 1

Filed under: General — EDURNE @ 09:23

Bertsometarako bertsoak prest ditugu!!!!!

Hartu dugun gaia “GABONAK” da eta hemen jartzen dizkizuegu lehenengo bi bertsoak.

Gabonak daude hona heltzear

Etxeak apaindu ditugu

Eta familiarekin elkartzen gera

eta Olentzero datorkigu

Jesusen jaiotza ospatzen da

Eta jaiotza jartzen dugu

Gabonak dira dibertitzeko

Disfrutatu dezagun

Umeak daude elurrarekin

Jolasean lagunekin

Eta helduak berriz hor daude

Telefonoa eta lanekin

Aiton amonak berriz hor daude

Pozik bazkaltzen gurekin

Umeak daude kanta kantari

Etxez etxe elkarrekin.

Doinua: Ari naizela

Maddi eta Jokin

Gabonak oso politak dira

Jende guztia elkartzeko

Etxea apaindu zuhaitz jarriz

Jesus haurra jaiotzeko

Ta abenduak hogeita bost

Opariak banatzeko

Eguberri eguna da

Denak elkar ospatzeko

Hiru erregeak ta Olentzero

Datoz opariak banatzen

Eta gauean lo egin gabe

Urduri eta pentsatzen

Goizean denak goiz jeiki eta

Opariak irekitzen

Opariekin jolastu eta

Baita asko dibertitzen

Doinua: Ari naizela

Maria eta Elber

otsaila 3, 2010

AGATE DEUNA

Filed under: General — EDURNE @ 09:49

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna eguna. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. Hona hemen batzuk:

ZORION, ETXE HONTAKO DENOI!

Zorion etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Blog at WordPress.com.