Asko gustatu zaizkizue gaurko bertsoak. Baina gurasoen paperean jarrita egingo al dituzue koplak????
Ai zapotxin
ez dago zer egin
zuen gisako seme-alabekin.
Asko gustatu zaizkizue gaurko bertsoak. Baina gurasoen paperean jarrita egingo al dituzue koplak????
Ai zapotxin
ez dago zer egin
zuen gisako seme-alabekin.
Aste hau berezia da gure ikastolan. Urtero inauteri garaian “Euskararen astea” ospatzen dugu. badak
igu euskaldunak beti izan behar dugula , baina noizbehinka gogoraraztea eta aldarrikatzea ez dago gaizki. Aste honetan zehar ekintza desberdinak izan ditugu: antzerkiak, erakusketak, kirolak, pelikulak, bertsolarien bisita, ikastola apaindu… eta ostiraleko jaialdia prestatu. Bertan kirolen finalak ditugu (eskupilota, sokatira…), euskal dantzak, bertso saioak eta euskararekiko hartzen dugun konpromezua. Aurtengo gaia euskal kantagintza izan dugu.
Blog honekin askoz lotuago bertso saioa eta bertsolarien bisita ditugu. Aurten gure maixua, Aitor, etorri zaigu eta berarekin Beñat Gaztelumendi. Bertso saio berezia izan genuen DBHko ikasleekin eta guk asko disfrutatu genuen. Arratsaldean gure bertsoak ere kantatu genituen gure jaialdian.
Primeran pasa dugu eta …. A,A,A EUSKALDUNA BAZARA…ERABILI EUSKARA !!!!


Esku pilotarako
badugu kemena
irabazi edo galdu
berdin du hori dena
Eta bertsotarako
daukagu sormena
gustatzen zaigu dantza
egitearena
Euskararen astea
beti da onena
Euskara galzorian
orain dela asko
guztiak borrokatuz
lortu dugulako
Eskerrak emateko
zerbait egin beharko
guztiok elkarrekin
bertso hau kantatuko
euskaraz egitea
onena delako

Euskal astea bai da
aste politena
aste hau da guztiak
biltzen gaituena
Jaiaren amaieran
hartzen dugu pena
baina hasiko gara
prestatzen urrena
hau bai dela benetan
biderik onena
Euskararen astean
dibertitzen gara
hain beste jende dago
ezin zara atera
Antzokira guztiak
filma ikustera
oso pozik guztiak
goazen jolastera
Euskararen astea
goazen ospatzera



Alemaniako turista bat etorri zaigu Donostiako eguna ezagutzeko eta ….despistatua! aste bete beranduago etorri zaigu! Datorren urtean berriro etortzeko bertso hauek egin dizkiogu ikusteko galdu duena.
Danborrak jotzen dira
festa handi honetan,
barrilak ere baita
daude gure festan.
Jantzi politak daude
Donostiako hirian,
ondo pasatzen dugu
danborrak gerrian.
Mariaren Bihotza
Ikastola onena,
Guztiok jotzen dugu
kaletik barrena
Donostiako martxa
doinu inportantena,
danbor nagusia da
gidatzen gaituna.
Martin, Miriam, Maddi eta Maddalen.
—————————
Alemaniakoa
Zara zu benetan
Donostiara etorria
Zu aste honetan
Donostia ezagutzea
Da zure ametsa
Oraindik ez dakizu
Donostiako martxa
Orain ikusi duzu
Hiri hontako martxa
Eta ikasi duzu
Dantzatzen txa-txa-txa
Ingelesa ikasi
Duzu bidaietan
Euskara ikas ezazu
Ta izan ezpainetan.
Ainhoa, Aitor, Iker
—————————
Arratsalde on turista
Donostian zaude.
hemengo jai haundiak
Ospatuta zaude.
Hiri oso osoa
Humorez bete zen.
Denak danborra jotzen
Gu han egon ginen.
Txuria eta urdina
Ziren nagusiak.
Ta jantziak ez ziren
Batere itsusiak.
Alemanian ez dago
Holako feriak
Hurrengoan goiz etorri
Ta ekarri anaiak.
Andoni C. – Andoni R. – Maria
—————————
San Sebastian egunez
danborra jotzen da
ibiltzen joaten gara
guztiak batera
Easo ederra zegon
balkoitik begira
oso pozik zegoen
Donostiarra batida
Martxa guk jotzen dugu
oso alai guztiak
Abesten dugu denok
Ilusioz betiak
Danborrak ta barrilak
bai dira alaiak
Denok goaz batera
denak dira irriak.
Xabier, Joseba, Amaia
Ekintza berri bat proposatuko dizuet hemendik aurrera. Nik puntua emanda zuek bertsoa egitea. Zer iruditzen zaizue?
Ba…tira lehenengo froga egingo dugu. Puntua emanda zuek bukatu zortziko txikian.
BERTSOTAN ARI GARA
AURTEN IKASTOLAN
….
Nork jarraitu nahi du? Animo eta idatzi bururatzen zaizuena!

Iepa neska-mutilak!!!
Gure bloga ikastolatik kanpo ere hasia da ibiltzen eta gaur jaso dugun opari polita ekarri nahi dizuet.
Xebastian Lizasok, bertsolari famatuak, badakizue neretzako handiena dela, bertso hauek bidali dizkigu. ( Hau da opari ederra! Baietz?)
Gozatu bertso hauekin eta …. MILA ESKER, LIZASO!!!!
Bertsotan ikastea
landuaz sormena
hizketan ikasteko
biderik onena
Edurne borondatez
gidatzeko trena
baiñan bietatikan
zein da haundiena
Mariaren Bihotza
edo Edurnena.
Xebastian Lizaso