MB Bertso Bloga

Urria 29, 2009

TXAPELKETA NAGUSIA – FINALAURREKOAK

Filed under: General — EDURNE @ 8:17 pm

Final laurdenak pasa ditugu eta jadanik baditugu finalaurreko 1.itzulian arituko diren bertsolarien izenak.  Hemendik “gure bertsolaria” animatu nahi dugu.

ANIMO, AITOR! ZUREKIN GAUDE!!!!!

Arreta handiz jarraituko ditugu saio guztiak.

FINALAURREKOAK

Urria 18, 2009

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2009

Filed under: General — EDURNE @ 7:31 pm

Hasi da TXAPELKETA NAGUSIA!!!!!!

Final Laurdenak abian jadanik …. sailkapenak eta puntuazioak ematen saiatuko gara.

FINAL LAURDENAK

Urria 12, 2009

KURTSO BERRIA !!!!

Filed under: General — EDURNE @ 9:52 pm

Kaixo polittek!!!!!!

Berriro ikastolan eta berriro BERTSOTAN!!!!!

Aurten bi talde arituko gara bertsotan eta beti bezala hemen kontatuko dizuegu egindakoa eta gure bertsoak zuekin ere konpartituko ditugu.

bertsotan taldea2009lh5

Beste ikasturte bat
bagoaz hastera
bertsoen eta hitzen
bidez jolastera
zer nolako jolasa
irtengo ote da?
Bertsoblogaren bidez
baduzu aukera
eta egizu jolas
gurekin batera.

Aitor Mendiluze

Ekaina 16, 2009

KURTSO BUKAERA ETA……IKASTOLAKO JAIA !!!

Filed under: General — EDURNE @ 7:28 pm

Kurtsoa bukatzen da eta nola ospatu….jai bat antolatzen!!! Ekainak 13an ikastolako jaialdia izan genuen. Bertan primeran pasa genuen jolasten, dantzatzen, abesten eta….nola ez BERTSOTAN!!!! Arratsaldean gure saioa bota genuen guraso eta lagun guztien aurrean. Esan behar dizuegu guztiok oso pozik geratu zirela, baina batez ere gu!!!

Honekin agur esango dizuegu baina laster arte! Datorren ikasturtean 6. mailan egongo gara eta bertsotan jarraituko dugu.

OPOR ONAK IZAN !!!!!!!

Maiatza 26, 2009

ESKERRIK ASKO, AITOR!

Filed under: General — EDURNE @ 8:46 am

Oso urte polita pasa dugu eta eskertu nahi dizugu zuk erakutsitako moduan, bertsotan!

Mila esker!!!aitorren agurra4

BERTSO JAIALDIA

Filed under: General — EDURNE @ 8:27 am

Maiatzaren 25a!!!!  Iritsi da eguna. Denbora mordoa daramagu gure saioa prestatzen. Antzoki Zaharrean jende ugariren aurrean… urduri,…. baina pozik. Oso ondo pasa dugu eta uste dugu saio polita atera zaigula. Ilusioz beterik behintzak  egin dugu.

Ah! Eta datorren urtean….. BERRIRO!!!







Apirila 25, 2009

BEHIN BATEAN… AMAIA ETA AIORA BERTSOTAN !

Filed under: General — EDURNE @ 9:52 am

Gaur Amaia eta Aiorak asmatutako bertso bat erakutsi nahi dizuegu. Mila esker bikote. Asko disfrutatuko dugu zuen bertsoarekin.

Doinua: Behin batean.playa

Egun baten Donostian
hondartzara joan ginen
irakasle batekin
Edurne deitzen zen

Uretan sartu ginen
primeran pasatzen
Edurne ez zen sartu
ura hotza baitzen

Orduan esan zigun
- utzi tokia mesedez
uretan sartuko naiz
momentutxo batez

Uretan egon gara
eta orain dutxatzen
ura oso beroa
ze ondo bustitzen.

Amaia eta Aiora

Martxoa 31, 2009

KORRIKA BERTSOTAN

Filed under: General — EDURNE @ 8:18 pm

korrika3Ariketa berria zuentzako oraingoan. Egunero irratia piztu eta korrikaren berri daukagu. Beraz gure bertsoak ere dedikatu beharko dizkiogu.

Puntua emanda zuek bukatu zortziko txikian edo bi kopla eginda. Animatuko zarete? Nola? Nola izango da ba! Korrika! Korrika!

Aurten ere korrika
gure artean dago
…..

ordenadord1

Martxoa 30, 2009

KORRIKA 16 – ONGI ETORRI !!

Filed under: General — EDURNE @ 8:12 pm

BADATOR!!!  HEMEN DAGO!!!!

Iritsi da Korrika eta Euskal Herrian zehar euskaldun asko euskararen alde bere konpromezua zabaltzen ari dira.

Guk ere gure konpromezua berretsi nahi dugu eta aurtengo abestia asko gustatu zaigunez bideo ikusteko aukera eskeini nahi dizuegu.

Eta nahi baduzu beste urtetakoak gogoratu hemen duz aukera ere.

   

Martxoa 17, 2009

AITAREN EGUNERAKO BERTSOAK

Filed under: General — EDURNE @ 3:54 pm

Aste honetan “aitaren eguna” ospatuko dugu. Agian momentu polita izan daiteko aitari egunero esaten ez dizkiogun gauzak esateko. Eta bertso moduan egingo bagenu?  Ausartu zaitezte eta bidali zuen bertsoak!!!!

Hurrengo Orria »

Blog at WordPress.com.